Trukegune Sareak arrakasta handia eduki du Andoain eta Villabonan

Azaroaren amaieratik urtarrilaren 7ra arte Trukegune Sareko objektuak trukatzeko aukera egon da. Gipuzkoako zenbait herrirekin batera antolatutako ekimena izan da; horien artean, Villabona eta Andoain daude.

Egitasmoaren helburua trukean oinarritutako esperientzia eskaintzea zen, kontsumo arduratsua eta birziklapena jorratuaz. Kutxa Ekoguneak bultzatu eta Gipuzkoako 10 udalerritako udalekin batera antolatutako ekimena izan da: Andoain, Beasain, Errenteria, Legazpi, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Tolosa, Villabona eta Zumaia.

Oso balorazio positiboa egin dute antolatzaileek, elkarteek, familiek eta herritarrek, eta, beraz, herri horietako batzuetan ekimenak aktibo jarraituko du urte osoan zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!