Hitzordu bateratuak antolatu dituzte Aiztondon, Greba Orokorrari lotuta:
- 09:00 Bilkura Villabonako Errebote plazan.
- 10:30 Donostiako manifestazioara elkarrekin joateko deiadia. Villabonako kamioi aparkalekutik aterako dira autoak.
- 17:30 Aiztondo mailako manifestazioa, Villabonako Errebote plazan hasita. Emakumeei zapi eta banderola moreak eramateko deia ere luzatu zaie.
Aiztondoko Udalek bat egin dute Greba Orokorrerako deialdiarekin eta bihar itxita izango dira udal-bulegoak. Amasa-Villabonako Udaltzaingoak zerbitzu minimoak beteko dituela jakinarazi du.
Grebarekin bat egin dute, bestalde, eskualdeko ikastetxeek eta baita Oinkari dantza taldeak edota Loatzo Musika Eskolak ere.