AECC Gipuzkoak minbiziari buruz egingo den Mintzodromoan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak

Aiurri 2020ko urt. 31a, 12:14

Gaixotasunarekin lotuta gizartearen erronken inguruan elkarrizketa mantentzea du xede ekimenak. Zenbait pertsonek parte hartuko dute elkarrizketa-foroan, esaterako, pazienteek edo familiartekoek, borondatezko pertsonek, profesionalek edota Gipuzkoako elkarteko ordezkariek beste batzuen artean.

Otsailaren 4an Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna dela medio, AECC Gipuzkoak elkarrizketa-foroa antolatu du Kursaalean. Minbiziaren aurkako Elkarteak prozesu onkologikoa ezagutu duten edo ezagutu ez duten pertsonak gonbidatu nahi ditu; 5eko taldeetan ipinita gaixotasunarekin lotuta gizartearen erronken inguruan elkarrizketa mantentzea du xede.

“Minbizia da” kanpainaren barruan egingo da ekimena eta 2015ean minbizia izan zuen Manu Lezertua Arartekoak zabalduko du. Mahai horietan parte hartuko duten pertsonek ekarpenak egin ahal izango dituzte. Mahaiean zenbait kidek hartuko dute parte; hala nola paziente edo familiarteko batek, borondatezko pertsonak, profesional batek, Gipuzkoako elkarteko ordezkari batek eta partikular batek. Interesa duten pertsonek esteka honetan eman beharko dute izena: izen-ematea.

 “Ekimen parte-hartzailea izatea nahi dugu. Hori dela eta, gertutik bizi dutenak nahiz bizi ez dutenak animatzen ditugu gizartean gero eta presenteago dugun gaixotasun honi buruzko ikuspegia eta iritzia eman dezaten”, adierazi du Maider Sierra psikologo eta AECC Gipuzkoako prebentzio-arduradunak.

Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkarteak lehen aldiz antolatu du elkarrizketa-foroa, eta horrekin, minbiziaren sozializazioan eta normalizazioan aurrera egin nahi du. Ekimena errepikatu egingo da, otsailaren 4an, goizez (10:30tatik 12:30tara) Tolosako Berdura plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!