Santa Ageda bezpera da gaur

Aiurri 2020ko ots. 4a, 10:06

 Eskualdeko hainbat ikastetxe, talde eta elkartetako kideak kalez kale ibiliko dira gaur, Santa eskean. Aspaldiko usadioa berrituko dute, beste urte batez.

Makilak eskuan eta baserritar jantziak soinean, usadio zaharra berrituko dute gaur eskualdeko herri eta auzoetan. Eguraldia petraldu den arren, udaberriari dei egingo diote makilak astinduz eta koplak abestuz:

 

Santa Ageda koplak

Zorion, etxe hontako denoi!

Oles egitera gatoz,

aterik ate ohitura zaharra

aurten berritzeko asmoz.

Ez gaude oso aberats diruz,

ezta ere oinetakoz,

baina ezterriz sano gabiltza,

ta kanta nahi degu gogoz.

 

Santa Ageda bezpera degu

Euskal Herriko eguna,

etxe guztiak kantuz pozteko

aukeratua deguna

Santa maitea gaur hartu degu

gure bideko laguna,

haren laguntzaz bete gentzake

egun hontako jarduna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!