Harpidetza berritzeko garaia

2020 urteari dagokion harpidetza saria ordaintzeko garaia iritsi da. Ordainketa helbideratuta duten harpidedunei datozen egunetan egingo zaie kobraketa.

Aiurriko harpidedunek dakitenez, urtearen hasieran egiten da harpidetza-sariaren kobraketa. Argitalpena babesteko modua da harpidetza ordaindua eta datozen egunetan ekingo dio Aiurriko administrazio sailak kobraketa egiteari. 39 eurokoa izango da aurtengo harpidetza-saria.

Bi ordainketa modu lehenesten dira:

  • Ordainketa helbideratua: Harpidedunak kontu-korronte zenbakia emanda (Telefonoz, faxez, emailez edo postaz). Harpidedunak beste ezer egin beharrik gabe, urte hasieran egingo zaio urte osoari dagokion kobraketa. Aukera erosoa da, beraz.
  • Ordainketa kontu-korrontean: Harpidetza-saria banketxean ordaindu nahi izaten duten harpidedunek Kutxabank-en bidez egin ahal izango dute. Garrantzitsua da ordainketa egiteko garaian harpidedunaren izen-abizenak ondo zehaztea. Hauxe ordainketa egiteko kontu-korrontearen zenbakia: ES86 2095 5095 40 1062760003

Harpidedunen abantailak

Aiztondoko harpidedunek etxeko buzoian jasotzen dute Aiurri aldizkaria hamabostero, eta andoaindarrek, baita astekaria ere. Urtean zehar, gainera, beste zenbait produktu ere jasotzen dituzte harpidedunek: gehigarri bereziak, egutegia, kantu liburuxka, haurrei zuzendutako Ikusbera aldizkaria, eta abar.

Horrez gain, Aiurriko harpidedun izateak badu abantaila gehiago ere. Besteak beste, hamaboskarian antolatzen diren zozketatan parte hartzeko aukera. Produktu eta eskaintza ezberdinak zozketatzen dira alero. Harpidedun izateagatik, beraz, sariak eskura daitezke!

Azken asteotan, Aiurriko webgunean martxan jarritako aukera berria ere erabil dezakete dagoeneko harpidedunek. Klik bakarrean, aldizkariaren pdf-a jaso dezakete. Pasahitza behar da dokumentu hori jaitsi ahal izateko eta harpidedunek, Aiurrira deituz edo mezu bat bidaliz eskura dezakete. Aiurriko harpidetza aholkatzeko edo oparitzeko garai aproposa da urte hasiera, ongi-etorriak izango zarete guztiak!

Datu aldaketak

Azken urtean, helbideari edota kontu-korronteari dagokionez harpidedunaren baitan aldaketak izan badira, garaiz jakinaraztea eskertuko genuke:

  • Bulegora deituz: 943 300 732.
  • Whatsapp bidez: 619 163 537.
  • Emailez: idazkaritza@aiurri.eus.
  • Postaz: Arantzibia 4-5, behea. 20.140 Andoain.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!