Hiru konpainiek elkarlanean osatu duten laugarren antzezlana da. Drogek eta batez ere heroinak euskal gazteriarengan izandako eragina taularatzen duena. Igor Elortzak eta Unai Iturriagak idatzitako lana. Ximun Fuchsek zuzendua. Aktore lanetan, berriz, Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide.
Andoain, otsailak 15
- Ordua: 20:30.
- Prezioa: 12 euro. Gazte ordua: 3 euro. Aurrez sarrerak salgai: www.ticket.kutxabank.es
- Basteroko auditorioa
Villabona, otsailak 16
- Ordua: 19:30
- Prezioa: 10 euro aldez aurretik, 12 euro leihatilan. Zaldi urdina + La Mudanza antzezlanetarako sarrerak erosiz gero, 15 euro.
- Gurea antzokia
Aldez aurretiko sarrerak otsailaren 14ra arte egongo dira salgai Villabonako Amasa kafetegian eta Basajaun liburu-dendan, 10 eurotan, eta Interneteko BIBE plataforman (10 euro + komisioa). Igandean bertan, Gurea antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira 18:30etik aurrera, 12 eurotan.
Horrez gain, 15 euroko bonoa ere erosi ahal izango da. Bono horrekin, Zaldi urdina eta martxoaren 29an Gurea antzokian eskainiko den La mudanza antzezlana ikusi ahal izango dira.