Mantak eskatu dituzte

Aiurri 2020ko ots. 12a, 13:24

Mediterraneoan dabil Aita Mari itsasontzia eta, azken egunetan, ia 90 pertsona erreskatatu dituzte itsasotik. Haien artean, asko dira haurdun dauden emakumeak eta haur txikiak. Manta eskaera luzatu dute itsasontzitik. Eskualdean, Amasa-Villabonako Basajaun liburu-dendan utz daitezke mantak, ostirala arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!