Asteburuan, eskualdean zer?

Aiurri 2020ko ots. 14a, 13:34
Zaldi urdina antzezlana asteburu honetan, Andoainen eta Villabonan

Ekitaldi ezberdinak izango dira gozagarri asteburu honetan. Hona jarraian, Aiurrik bildu dituenak:

Ostirala, otsailak 14

Zizurkilen, Pedro Mari Otaño ikastetxeko haurrek zartaginak astinduko dituzte.15:30etan aterako da kaldereroen konpartsa.

Andoainen, Ondarretako kideak aterako dira 17:00etan, kaldereroen konpartsa osatuta.

Amasa-Villabonan, 'San Biolentin deseraikitzen' emanaldia izango da Emakumeon Txoko Morean. Hauxe

Lurgatz talde feministak antolatutako egitaraua:

19:00 Bideo emanaldia gaiari buruz; Sorkuntza Morea eta Fhotocall (atrezzo Morea ekarri).
21:00 Afaria: norberak berea ekarri eta edaria denon artean.

Asteasun, Erik eta Win ikuskizuna eskainiko du Buhameak taldeak. Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariak eta Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariak eszenatokietan arituko dira berriz ere. Harremanen inguruko ikuskizuna da, antzerkia, musika, bertsoa eta olerkia batzen dituena. Asteasun izango dira, 20:00etan hasita.

Larraulen, afari gidatua izango da. SagarArte ekimenaren baitan, afari berezia izango dute Larraulgo Ostatuan, ostiral honetan. "Artea dastatuz" izenburupean, afari gidatua egingo dute. 20:30etan jarri dute hitzordua. Erreserbak egiteko, ostatuan bertan edo sagararte@astarbe.eus

 

Larunbata, otsailak 15

Andoainen, kaldereroen konpartsa aterako da, 17:00etan. Ontza elkarteak antolatuta, elkartearen egoitzatik aterako da konpartsa koloretsua.

Iluntzeko 20:30etan, Zaldi Urdina antzezlana izango da Basteron. Sarrerak 12 euroko kostua du; gazte ordua, berriz, 3 euro.

22:00etan, kontzertuak Gaztetxean: Saia Goait Mutrikun sortutako laukotea da Saia Goait. Talde ezberdinetan jardundako taldekideak (Keike, Kraussk, Karenka) entsegu lokaletan batu ostean, zuzeneko bizi eta zuzenak eskaintzeko prest dator oholtza gainera "Saia Goait" diskoa aurkeztuz. Stoner-rock eta hard-rockaren zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira.  Lamiak Donostiatik datorren hirukote indartsua, Gaztain estudiotan grabatutako "Itsuen aroa" estreineko diskoa aurkeztuz. Kontzertuak entzuteko prezioa 6 eurokoa izango da.

Villabonan, Mujercitas filma izango da ikusgai Gurea antzokian, 22:00etan hasita.

 

Igandea, otsailak 16

Zizurkil. 'Torturaren egia, itzaletik argira'.Torturaren inguruko ekitaldiak.

09:00 Ibilaldia Haizetsura, Pello Mari Otaño plazatik abiatuta.

13:00 Ekitaldia Joxe Arregi plazan. Ondoren, Bazkaria Urkamendi elkartean.

Andoain. 17:00etan hasita, ikuskizuna: 'Giza gorputzaren erdigunera bidaia' Salamancako Spasmo teatroren eskutik, 'Giza gorputzaren erdigunera bidaia' familia ikuskizuna ikusteko aukera izango da Basteron. Ordubeteko iraupena du, eta sarrerak 4 euroko kostua du.

19:30etan, 'Mujercitas' filma, Basteron. Sarrerak leihatilan: 5,50 euro. Online ere eros daitezke Bastero Kulturguneko webgunetik.

Urnieta. 17:00etan Saroben, 'Denboraren taupadak' ikuskizuna. Sarrera, 3 euro.

Amasa-Villabona. 19:30etan, Zaldi Urdina antzezlana izango da Gurea antzokian. Aldez aurretiko sarrerak otsailaren 14ra arte egongo dira salgai Villabonako Amasa kafetegian eta Basajaun liburu-dendan, 10 eurotan, eta Interneteko BIBE plataforman (10 euro + komisioa). Igandean bertan, Gurea antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira 18:30etik aurrera, 12 eurotan. Horrez gain, 15 euroko bonoa ere erosi ahal izango da. Bono horrekin, Zaldi urdina eta martxoaren 29an Gurea antzokian eskainiko den La mudanza antzezlana ikusi ahal izango dira.

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!