Zenbait marka pertsonal eta domina lortu dituzte Buruntzaldeako igerilariek Bergaran

Aiurri 2020ko ots. 18a, 11:27

Nerea Santos urnietarrak maila ezin hobea erakusten ari da txapelketetan. Zenbait domina lortu zituen Bergaran egin ziren neurketetan.

Buruntzaldea igeriketa taldeko Nerea Santos urnietarrak zenbait domina irabazi zituen pasa den astean: urrezko domina junior mailan 1.500 librean; zilarrezko bi domina absolutuen mailan 1.500 librean eta junior mailan 800 librean; brontzezko domina absolutu mailan 800 librean. Eneko Elizasu andoaindarrak, berriz, urrezko domina eskuratu zuen 1.500 librean 18:24,72 denborarekin.

Horrekin guztiarekin batera, marka hobekuntzak ere egon ziren. Nerea Irazu andoaindarrak 50 eta 100 metro libre estiloko markak hobetu zituen; Izaro Audikanak, aldiz, 100, 200, 400 eta 800 metro libre, eta 100 eta 200 metro bular estiloko markak hobetu zituen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!