Lilatoira joateko autobus zerbitzua

Aiurri 2020ko ots. 19a, 13:11

Martxoaren 1ean Lilatoian parte hartuko duten emakumeek joan-etorria autobusez egiteko aukera izango dute. Zerbitzu hori antolatu dute Adunan, Asteasun eta Zizurkilen.

Adunan, 09:15ean abiatuko da autobusa, autobus-geltokitik, eta 12:30ean izango da itzulerakoa, Donostiako autobus-geltokitik. Izena emateko, 943 692 571 telefono zenbakira deitu edo Udal bulegoetara gerturatu behar da, otsailaren 26a baino lehen. Astelehenetik ostiralera, 15:00ak arte egoten dira zabalik Udal bulegoak.

Asteasun, 09:00etan aterako da  autobus-geltokitik. Mattin liburu-dendan eman behar da izena, otsailaren 21a arte. Zerbitzua doakoa da, baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da.

Zizurkilgo emakumeek ere zerbitzu bera izango dute. 09:10ean aterako da autobusa Kaixo tabernaren ondotik. Itzulerako autobusa, berriz, 12:30ean abiatuko da Donostiako autobus-geltokitik. Izena emateko, Udal bulegoetara gerturatu edo 943 691 012 telefono zenbakira deitu beharko da, otsailaren 21era bitarte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!