Ostegun Gizen
Amasa-Villabona
Kalejiran ibili eta Errebote plazan elkartuko dira herriko ikastetxeetako kideak. Euskal mitologia irudikatuko dute Flemingoek, sorginez jantziko dira Zubimusukoak. 15:00etan hasiko da kalejira eta Errebote plazan amaituko dute festa. Urtero bezala, merienda goxoa jasoko dute haurrek.
Ostiral Mehe
Aduna
Margolariz jantzita kalejiran atera, eta pilotalekuan merendola egingo dute eskolako kideek. 14:45etan piztuko da jai giroa eta arratsalde zehar luzatuko dute. Eskolatik atera eta Uztartza, Sugandilla, Sagardotegietako errotonda eta Elordi plazatik pasa ondoren, plazara iritsiko dira.
18:00etan hasita, tiropitxoia, bingoa, patata-tortilla eta edariak eta aulki jolasa egiteko aukera, Adunako gazteen eskutik.
Asteasu
Eskolako txikienak elur panpinez mozorrotuko dira eta helduenak, berriz, nahi duten mozorroarekin. 15:00etan aterako dira eskolatik, eta plazara gerturatuko dira, kalejira alaiean.
Larraul
'Got Talent' saioa irudikatuko dute Larraulgo eskolako kideek. 15:00etan ikuskizuna eskainiko dute eskolan eta 16:00etan txokolate-jana egingo dute Ostatuan. 17:00etatik 20:00etara fantasiazko makillaje tailerra egingo dute, eta photocalla, ondoren. Elkarrekin afalduz eta jolasak eginez borobilduko dute Larraulen Ostiral Mehea.
Zizurkil
San Millan eskolako eta Zubimusu ikastolako kideak sorginez jantziko dira, Pedro Mari Otañokoek, berriz, zirkua irudikatuko dute. 15:00etan hasiko dute kalejira eta ondoren, eskola bakoitzak bere emanaldia eskainiko du Joxe Arregi plazan. Merienda goxoa jasoko du haur bakoitzak.
Loatzo Musika Eskolako ikasleek jarriko diote musika arratsaldeari.