'Errimak bi oinetan' emanaldi berria eskainiko du Haatik Dantza Konpainiak Lasarten

Aiurri 2020ko ots. 25a, 09:07

Otsailaren 29an Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean eskainiko dute 'Errimak bi oinetan' dantza emanaldia, 20:00etan.

'Errimak oinetan' ikuskizunarekin bizitakoaren ondoren, formatu bera izango duen gai, bertso eta dantza berriez osatutako bigarren ikuskizun batekin datoz Haatik dantza konpainiako kideak. Garai bateko eta gaurko bertso eta doinuez osatutako emanaldi entretenigarria eta dibertigarria da 'Errimak Bi Oinetan' emanaldia.

Lan talde ezin hobea dago Unai Elizasu eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldi berriaren atzean. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscary bezalako ahotsez abesturik.

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldiaren berezitasuna edo ezberdintasuna. Eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea. Bertso saioak bezela, antzoki eta areto handietan egiteko emanaldi egokia izan arren, espazio ezberdinetara erraz moldatzeko aukera emango duen formatu sinple batean oinarritzen da emanaldia. Areto txiki zein frontoi edo kaleko eszenatoki batean eskaintzeko aukera emango duena.

Lan taldea

  • Zuzendariak: Aiert Beobide eta Unai Elizasu.
  • Koreografia: Talde sorkuntza.
  • Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Nagore Zabala.
  • Aurkezle eta gai-jartzailea: Unai Elizasu.
  • Bertsoak: Sustrai Kolina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta gehiago.
  • Musika: Igelaren Banda. Bixente Martinez (Gitarrak eta Zuzendaritza), Amaiur Cajaraville (Kontrabaxua) eta Hasier Oleaga (Bateria).
  • Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi.
  • Grabaketa: Azkarate estudioak, Jonan Fernandez.
  • Jantziak: Ramón García.
  • Kartelaren argazkia eta diseinua: Iurre Aranburu.

[Dossierra]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!