Kategoria ezberdinetan banatuta arituko dira pilotariak. Alkizan arituko dira aurrebenjaminak, igandean, 10:00etan hasita. Benjaminek berriz, ostiral arratsaldean izango dituzte partidak. Larraulgo Murgilazpi pilotalekuan aritudko dira batzuk, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan beste batzuk, 18:00etan hasita guztiak ere.
Amasako pilotalekura gerturatuko dira alebinak, larunbatean, 15:00etatik aurrera eta ostegunean jokatuko dute infantilek, Asteasun, 18:00etan hasita.
Palaz aritzen diren neskek ere parte hartzen dute Aiztondoko topaketan. Adunan arituko dira, Benjamin etainfantil mailakoak, ostiralean, 18:00etan hasita.
Apirilaren 25ean jokatuko dituzte maila guztietako finalak, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan.