Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta arroza, pasta eta kontserbak eskatu ahal izango dira, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren baitan, martxoaren 12ra arte. Beti bezala, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.
Eskaera egindakoan, gogoan izan behar da bi txandatan jaso eta ordaindu beharko direla produktuak: martxoaren amaieran edo apirilean (aukeratzen duzun banaketa-gunearen arabera) oliba-olioa eta maiatzean arroza, pasta eta kontserbak.
Hanako loturaren bidez egin daiteke eskaera: Errigora eskaerak