Asteburuan, eskualdean zer?

Aiurri 2020ko ots. 28a, 11:56

Anttine egunaren bultzatzaileak

Egun osoko festa egongo da Asteasun. Anttine egunak, musika, umeentzako ekitaldiak, pintxoak, triki poteoa, kontzertuak… eta hainbat ekitaldi ekarriko ditu. Eskualdean barrena, beste hainbat ekimen ere izango da gozagarri:

Asteasu

Asteasuko kultur egitaraua potoloa izango da asteburu honetan. Ostiralean, Samara Velteren ‘Nik sinesten dizut’ liburua aurkeztuko dute, udaletxean 18:30etan hasita.

Larunbatean, Anttine eguna ospatuko dute. Hona egitaraua:

10:00-11:30 Mattin Gizarte Abentura. Familiarteko Gin-Kana eta jolasak herriko kaleetan.
*Izen-ematea: otsailaren 15a baino lehen Patxine tabernan eta Mattin dendan.
11:45-13:00 Kuku Art. Serigrafia zein bestelako teknika ezberdinak erabiliz kamiseta baten atonketa.
*Izen-ematea: otsailaren 15a baino lehen Patxine tabernan eta Mattin dendan.
14:00-16:30 Ama taberna. Pintxoak eta mokaduak.
13:00-14:00 Bertso triki poteoa herriko trikitilariekin. Bertsolariak: Haritz Mujika eta Amaia Agirre.
16:30-17:45 Herriko elektrotxaranga.
18:00-21:00 Kontzertuak: Perre / Leire Letu / Habi.
18:00-21:00 Zatzaizkit estanpak zuzenean. Egunerako prestaturiko diseinua zuzenean nola estanpatzen den ikusi eta bakoitzak berea estanpatzeko aukera izango du.
20:00-22:30 Ama taberna. Pintxoak eta mokaduak.
22:30-02:00 Zigor DZ.

  • Egunean zehar Kikarakada proiektuaren inguruko informazioa eta bestelakoak eskuragarri izango dira. Postu solidarioa egongo da eskolako materiala eta arropa biltzeko, Kikarakada proiektuari laguntza emateko.
  • Beertoki elkartearen Kazalis garagardoa dastatzeko aukera ere egongo da.

 

Andoain

Asteburu osoan zehar, Andaluziaren eguna ospatuko duta Triana elkarteko kideek: Jarraian,

Otsailak 28, ostirala

  • 19:00 Haurren marrazki lehiaketa eta txokolate jatea.

Otsailak 29, larunbata

    • 11:30 Harrera Udal agintariei eta elkarteko bazkide eta lagunei. Ondoreen, zizka-mizkak. Ekitaldian zehar, Andaluziaren kultura eta geografiari buruzko bideoaren emanaldia eskainiko da, eta lurralde horren ereserkia abestuko da.
    • 17:00 Zumba Saito maratoia.
    • 18:00 Dantza emanaldia. Zumba Lokura elkarteko sebillanen taldea eta Triana taldea. Larunbatean zehar, Triana elkarteak taberna irekita edukiko du, Nafarroa plazan daukan egoitzan bertan.

    • 21:30 Bestelako ekitaldiak ere izango dira Andoainen. Esaterako, larunbatean, Feten Feten eta Jou Gonzalezen kontzertua, Bastero Kulturgunean, 21:30etan hasita.

 

Martxoak 1, igandea

  • 12:00 Sahararen aldeko bertso saioa izango da eguerdian. Agin Laburu, Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal, Unai Muñoa, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo arituko dira kantuan, Unai Ormaetxearen aginduetara. Sarrerak 6 eurotan daude salgai, Delgado, Ernaitza , Stop eta Urratsen. Bastero Kulturgunea, 12:00.
  • 17:00 / 18:15 Arratsaldean, familia osoarentzako dantza ikuskizuna; ‘Lú’. Bi saio eskainiko dituzte.

 

Mendizaletasuna

Euskalduna mendi elkarteko kideek irteera egingo dute igandean, erraketekin.

Zinema

Adú filma eskainiko dute Basteron, larunbatean 19:30 eta 22:00etan, igandean 19:30etan, eta astelehenean 19:30 eta 22:00etan.

Zizurkil

2 Xexto izeneko ekimenaren zozketa, larunbatean. Herrian erosketak egiteagatik, zozketan parte hartzeko txartelak jaso dituzte zizurkildarrek. Bihar egingo dute zozketa, 12:30etan, Joxe Arregi plazan. Eguraldiak laguntzen badu, erraldoi eta buruhandiak aterako dira aurrez, kalejira egiteko.

 

Amasa-Villabona

Ostiralean, odol-ematea egiteko aukera izango da anbulatorioan, 18:00etatik 20:30etara.

Zinema

Gurea aretoan, berriz, bi filma izango dira ikusgai, helduentzat Adú, Lur eta Amets haurretzat:

Adú: Otsailak 29, 19:30 eta 22:00; Martxoak 1, 19:30: Martxoak 2, 21:00.

Lur eta Amets: Martxoak 1, 17:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!