Iparragirre sagardotegiak sagardo dastatze gidatua antolatu zuen otsailaren 21ean

Aiurri 2020ko ots. 28a, 12:12

Hernaniko Iparragirre sagardotegiak bere sagardo berria probatzeko dastatze gidatua antolatu zuen otsailaren 21ean. Etxeko lagun eta ezagunak hurbildu ziren zitara, eta lehenik, sagardoa nola egiten duten azaldu zieten, horretarako erabiltzen duten makinaria erakutsiz. Ondoren, sagardoa dastatzeko txanda iritsi zen. Lau kupel ezberdinetatik probatu zuten gonbidatuek sagardoa eta amaieran 2018ko uztako botilako sagardoa dastatu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!