Koronabirusa

Sintomak izanez gero, zer egin? Osakidetzaren aholkuak

Aiurri 2020ko mar. 2a, 08:05

"Sintomak izanez gero, hala nola, sukarra, eztula edo aire-faltaren sentsazioa, etxean edo ostatuan geratu behar duzu eta berehala jarri behar duzu Osasun Aholkuarekin (900 20 30 50)  harremanetan". 

Egunak dira Osakidetza kasu hauetarako protokoloa aktibatu duela, eta publiko zabalari hainbat aholku helarazi nahi dizkio. Bestalde, aholkularitzarako telefonoa zein den zehaztu du: 900 20 30 50.

Osakidetzaren webgunean birusaren inguruko informazio eguneratua eskaintzen ari dira.

Zer da koronabirusa?

Koronabirusak animalietan zein gizakietan aurkitzen diren birus familia zabal bat dira. Batzuek gizakia infektatu egiten dute, eta hainbat gaixotasun eragin ditzakete, hala nola, hotzeria arrunta; gaixotasun larriagoak ere badaude, hala nola, ‎ Ekialde Hurbileko arnas sindromea (MERS) eta arnas sindrome akutu larria (Sras).

Nola hedatzen da virusa?

Nahiz eta ez den zehazki ezagutzen, antzeko birusek eragindako beste infekzio batzuekiko analogiagatik, badirudi kutsatutako animaliekiko kontaktuaren bidez edo gaixoaren eztularekin eta doministikuarekin sortzen diren arnas jariakinekiko kontaktu estuaren bidez transmitituko litzatekeela. Sekrezio horiek beste pertsona bat kutsatuko lukete haren sudurra, begiak edo ahoa ukituz gero.

Zer egin dezaket babesteko?

  • Garbitu eskuak sarritan.
  • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
  • Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.

Zer egin behar dut transmisio-eremuetan izan banaiz?

  • Leku hauetatik itzultzen diren eta osasun-arazorik ez duten pertsonek bizimodu normala egin dezakete familiarekin eta lagunekin, eta, orokorrean, baita eskola eta lan eremuan ere.

  •  

    Bidaiatik itzuli ondorengo bi asteetan arnas-infekzio akutu batenak izan daitezkeen sintomak izanez gero, hala nola, sukarra, eztula edo aire-faltaren sentsazioa, etxean edo ostatuan geratu behar duzu eta berehala jarri behar duzu Osasun Aholkuarekin (900 20 30 50)  harremanetan. Osasun-zerbitzuek ebaluatuko dute zure osasun-egoera, bidaiaren aurrekaria eta koronabirus-kasuekin kontakturik izan duzun.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!