Egunean behin Aiurri

Aiurri taldea osatu da Egunean Behin lehiaketa ezagunean

Aiurri 2020ko mar. 3a, 11:14

Egunean Behin lehiaketa aski ezaguna da, zeinean egunero milaka euskaldun APPan sartu eta jokatzen ari diren. Aiurri taldea osatu da, eskualdeko komunitateari begira. Adi, zeren eta hurrengo hiru asteetan sariak banatuko dira.

Zehazki aste hauetan sariak banatuko ditugu:

  • Martxoak 9-15.
  • Martxoak 16-22.
  • Martxoak 23-29.

Sariak:

  • Laster jakinaraziko dugu.

Nola parte hartu?

  1. APPko partaide izan behar zara parte hartu ahal izateko.
  2. Aiurri taldean parte hartzeko ESTEKA hauxe da.
  3. Eskualdeko partaidea izatea nahiko genuke.

Taldera batu eta joka ezazu, animo!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!