Loatzo musika eskolako kideen audizioak

Aiurri 2020ko mar. 3a, 14:52

Datozen asteetan musika-tresna ezberdinen audizio edo entzunaldiak eskainiko dituzte Loatzo musika eskolako kideek. Jarraian ikus daiteke egitarau osoa:

 
  • Martxoak 9,  astelehena. Perkusio entzunaldia 19:00etan Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean.
  • Martxoak 18, asteazkena. Gitarra entzunaldia 18:30ean Adunako elizan.
  • Martxoak 31, asteartea.  Txistu entzunaldia 18:30ean Zizurkilgo Arantzazuko Amaren elizan.
  • Apirilak 1, asteazkena. Trikitixa entzunaldia 18:30ean Villabonako Gurea zineman.
  • Apirilak 2, osteguna. Dultzaina entzunaldia 18:30ean Zizurkilgo herriguneko zimiterioan.
  • Apirilak 3, ostirala. Kantu entzunaldia 18:30ean Villabonako musika eskolan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!