Egunean behin Aiurri

Egunean behineko 'Aiurri' taldean sariak banatuko dira hurrengo hiru asteetan

Mikel Arberas 2020ko mar. 4a, 12:42

Hurrengo hiru asteetan sariak banatuko dira, 'Aiurri'ko taldeko kideen artean. Martxoak 9-15, martxoak 16-22 eta martxoak 23-29 asteetako partaideen artean bina gosari bikoitz banatuko dira. 

  • Lehen gosari bikoitza asteko irabazlearentzat izango da.
  • Eta beste gosari bikoitza aste osoan zehar parte hartu dutenen artean zozketatuko da.

Saridunen berri honako egunetan emango dugu:

  • Martxoak 16, astelehena. Martxoak 9-15 asteari dagokion sari bikoitza. Gosariak Andoaingo Arruti gozotegian eskainiko dira.
  • Martxoak 23, astelehena. Martxoak 16-22 asteari dagokion sari bikoitza. Gosariak Amasa-Villabonako Amasa kafetegian eskainiko dira.
  • Martxoak 30, astelehena. Martxoak 23-29 asteari dagokion sari bikoitza.

Bi saridun, aste bakoitzeko

Beraz, txapeldunak saria izango du. Baina baita lehiaketan parte hartzen duen edozein partaideak ere. Lehiaketaren berri eman eta 24 ordutara, jokalarien artean jasotako erantzuna bikaina izan da. Dagoeneko 176 partaide izena emanda daude 'Aiurri' taldean.

Egunean Behin lehiaketa aski ezaguna da

Lehiaketa ezagutzen ez duenarentzat, Egunean Behin lehiaketan milaka euskaldun egunero jokatzen ari dira. Izena emanda daudenak 70.000 goratik dira. Eskuko telefonoko aplikazio bat da, dohainik deskargatu behar dena. Egunero 10 galderari erantzutea, horixe da lehiaketaren muina. Jokoaren baitan talde ezberdinak sortu dira eta, berriki, Aiurriko erredakzio taldeak 'Aiurri' taldea osatu du. Eskualdeko komunitateari begira dago, harpidedun batzuren eskariz sortu dena.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!