Urnietako eta Andoaingo hainbat errealzale Miranda Ebrora gerturatu ziren Mirandesen eta Errealaren arteko partida ikustera

Aiurri 2020ko mar. 5a, 11:28

Urnietar eta andoaindar ugari gerturatu ziren Anduva futbol zelaira. Errealzaleek argazkiak eta bideoak helarazi dizkigute bertako giro ona eta kirolzaletasuna erakusteko. Errealak gol bakar bategatik gainditu zuen Mirandes taldea (0-1). Errealak Errege kopako finala jokatuko du gaur Athletic eta Granadaren arteko partidan irabazten duenaren aurka.

Jendetza bildu zen Miranda Ebron euren taldeak agurtzeko eta animatzeko. Andoaingo eta Urnietako zenbait herritar ere gerturatu ziren egun berezi hori gertutik bizitzeko, eta Aiurrirekin kontaktuan egon ziren argazkiak eta bideoak bidaliz. 

Esanak esan, hasieratik bi taldeen arteko giro ona nabarmendu zuten gerturatu zirenek; kaleak beteta, festa giroa eta aurkariak baino lagunak. Kaleak goraino bete ziren, eta gehiago Errealeko autobusari harrera egitean, 3.500 zaletutik gora gerturatu ziren, abestuz eta oihukatuz. 

Partida amaitu ostean, errealzaleak Errealeko jokalarien zain gelditu ziren; azkenean, jokalariekin argazkiak ateratzeko aukera ere eduki zuten. Miranda Ebrora joan ziren zaleak bertako herritarrekin eduki zuten tratu ona nabarmendu zuten.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!