2020ko Martxoak 8

Martxoa, ekintzaz betetako hilabete morea

Aiurri 2020ko mar. 5a, 13:57

Martxoaren 8aren bueltan, hilabete osoko egitarau zabala osatu dute Andoain nahiz Aiztondo bailarako emakume feministek. Hementxe dituzue ekintza guztiak, jarraian:

Martxoak 5, osteguna
Andoain
19:00 Pintxo-pote feminista. Andoaingo Asanblada Feministaren eskutik. Irteera Bastero Kulturgunetik.
Aduna
19:00 Bakarrizketa: 'Sexijentziak'. Liburutegia.

Martxoak 6, ostirala
Zizurkil
10:00 Guretzako emakume atzerritarren taldea bilduko da. Atxulondo kultur etxea.
Aduna
16:00-19:30 Photocall-a eta bertso-merienda. Photocall-a libutegian izango da; bertso-merienda, Txantxane etxean.
Andoain
19:00 Erakusketa: Itxaso Mendiluzeren 'Herria herri bilakatu zuten Andoaingo emakumeak III' izeneko erakusketaren irekiera. Bastero Kulturgunea.
Andoain
20:30 Antzerkia: 'Yo, la peor del mundo' antzerki musikala, Vaiven produkzioak-en eskutik. Bastero Kulturgunea.
Amasa-villabona
20:30 Antzerkia: 'Evaren alaba' antzezlana. Elizatik abiatuta.
Larraul
21:00 Emakumeen afaria. Izena emateko telefono zenbaki honetara deitu behar da: 691 197 574. Larraulgo ostatua.
23:00 Bakarrizketak: 'Bakean dagoena bakean utzi' ikuskizuna Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen eskutik. Larraulgo ostatua.

Martxoak 7, larunbata
Andoain
12:30 Martxa Pausoz pauso ekimena, martxa-kalejira eta ekitaldia. Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian. Eguraldia dela eta, egokitu egin dute ordutegia eta ibilbidea.
14:00 Emakumeen bazkaria. 35 euro. Izena emateko deitu: 606 92 96 97. Zuena emakume elkartearen eskutik. Oianume jatetxea.
Aiztondo
16:15 Tolosaldeko emakumeon* martxa. Zutabe bat Zizurkilgo plazatik abiatuko da, bestea Tolosatik.

Martxoak 8, igandea
Zizurkil
10:15 Donostiako manifestaziora joateko deia, tren geltokitik.
Andoain
12:00 Manifestazioa: "Antolatu indarra, batu borroka feministara" lelopean, Andoaingo Asanblada Feministak antolatuta.
14:00 Emakumeen bazkaria. Izen-ematea telefonoz 653 73 63 86 / 635 71 67 09 edo korreoz andoaingoasanbladafeminista@gmail.com
Aiztondo
12:00 Giza katea, Villabona eta Zizurkilgo zubietan.
17:00 Mosaikoa. Ondoren, antzezlan laburra. Errebote plaza.
18:00 Mobilizazioa Donostian.
18:30 Merienda musikatua Dudik-P taldearekin. Errebote plaza.

Martxoak 10, asteartea.
Andoain
17:30 Zine-foruma: 'Shirley Valentine' filma. Urigain.
Amasa-Villabona
20:00 Dokumentala: 'Ahizpatasun hariak'. 2 euro. Gurea zinema.

Martxoak 11, asteazkena
Andoain
18:30 Mahai-ingurua: 'Mujeres de Andoain: migración e historias de vida' izenburupean. Hizlariak: Andoaingo emakume migratzaileak eta Silvia Carrizo kazetaria. Bastero Kulturgunea.
Zizurkil
18:30 Irakurketa kluba: 'La Uruguaya' liburua, Monica Leivarekin. Plazida Otaño liburutegia.

Martxoak 13, ostirala
Andoain
18:00 Diaporama: 'Emakume gazte bidaiariak', Amaia Armendariz eta Jone Perez. Gazte lokala.
20:30 Ikuskizuna: 'Un grito de mujer' flamenko ikuskizuna, Arrats elkartearen alde. Zuena emakume elkartearen eskutik. Bastero Kulturguneko auditorioa.
Asteasu
19:00 Zinegoak jaialdiko filmen emanaldia. Udaletxea.

Martxoak 14, larunbata
Zizurkil
09:15 Emakumeentzako irteera. Oñatin barrena bisita gidatua eta Debako Bordatxo jatetxean bazkaria. Irteera ordua: 09:15 herrigunetik, 09:30, Elbarrenatik.
Andoain
17:00 V. Emakumeen pala topaketa, Gazteleku pilota elkartearen eskutik. Eguraldi txarrarekin Arrate pilotalekuan. Goikoplaza.

Martxoak 16, astelehena
Amasa-villabona
19:00 Nerea Barjolaren hitzaldia. Subijana etxea.

Martxoak 17, asteartea
Andoain
17:30 Tailerra: 'Dando pasos para sentirme mejor'. Zuena emakume elkartearen eskutik. Izen-ematea: 667 60 82 02 edo zuenaemakumeentopalekua@hotmail.com. Urigain.
Aduna
19:00 Dokumentala: 'Ahizpatasun hariak'. Liburutegia.

Martxoak 18, asteazkena
Andoain
09:45/11:15 'Futbolariak eta Printzesak' antzezlana, Eidabe ekimen kulturalak erakundearen eskutik. Andoaingo ikastetxeei eskainia. Bastero Kulturguneko auditorioa.

Martxoak 23, astelehena
Andoain
18:00 Kafe-tertulia feminista: 'La brecha orgásmica. De cómo el patriarcado nos sigue hasta en la cama' izenburupean. Dinamizatzailea: Paola Damonti. Urigain.
Zizurkil
19:00 Zinegoak jaialdiko filmen emanaldia. Plazida Otaño liburutegiko gela balioanitzean.

Martxoak 24, asteartea
Andoain
17:30 Tailerra: 'Dando pasos para sentirme mejor'. Izen-ematea: 667 60 82 02 edo zuenaemakumeentopalekua@hotmail.com Urigain.

Martxoak 27, ostirala
Larraul
21:00 Zine-foruma: 'Fabricando mujeres. ¿Consumimos violencia?' dokumentala. Ondoren, solasaldia. Antton Amonarriz kulturgunea.

Apirilak 22, asteazkena
Zizurkil
19:00 Tertulia feminista. Plazida Otaño liburutegia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!