Asteburuan, eskualdean zer?

Aiurri 2020ko mar. 6a, 13:18

Ekitaldiz beteta dator asteburua eskualdeko herri guztietara. Hona hemen, egitaraua, herriz herri zehaztuta:

Aduna

Martxoak 6, ostirala

16:00-19:30 Photocall-a. Adunako emakume guztiei zabaldu zaie deia. Txantxane etxeko liburutegian argazkiak egingo zaizkie gerturatzen diren emakumeei.

19:30 Bertso-merienda. Herrialde ezberdinetako sagardoak dastatzeko aukera izango da.

Andoain

Martxoak 6, ostirala

19:00 Erakusketaren irekiera: "Herria herri bilakatu zuten Andoaingo emakumeak III", Itxaso Mendiluzeren eskutik. 2018an hasitako proiektuaren hirugarren zatia prest dago jada. Aurreko bietan emakume askoren ahotsak entzunarazi zituzten, baina beste hainbeste isilean geratu ziren. Zati honek, ahots horiek goratu baino ez ditu egingo. Oraingoan, Andoaingo enpresatan lanean, herria gaur dena izateko bide luzea egin duten emakumeak argazkitan.

Ordutegia: Martxoaren 6tik 28ra. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 10:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era.

20:30 "Yo, la peor del mundo" antzerki musikala Vaiven produkzioak taldearen eskutik. Sarrerak 12 euroko kostua du; gazte ordua, berriz, 3 euro. Online eros daitezke Kutxabanken bitartez.

 

Martxoak 7, larunbata

12:30 Martxa Pausoz pauso ekimena, martxa-kalejira eta ekitaldia. Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian. Eguraldia dela eta, egokitu egin dute ordutegia eta ibilbidea.

14:00 Emakumeen bazkaria Oianumen ZUENA Emakume Elkartearen eskutik. Izena emateko: 606 929 697.

17:00 Zinema gaztetxoentzat: Las aventuras del doctor Dolittle, Bastero Kulturgunean.

 

19:30 eta 22:00 Zinema helduentzat: El Escandalo, Bastero Kulturgunean.

 

Martxoak 8, igandea

12:00 Manifestazioa Goikoplazatik hasita Andoaingo Asanblada Feministak antolatuta.

14:00 Emakumeen bazkari autogestionatua, norberak berea eraman behar du. Izen-ematea: 653 736 386, 635 716 709 edo andoaingoasanbladafeminista@gmail.com helbidean.

17:00 Zinema gaztetxoentzat: Las aventuras del doctor Dolittle, Bastero Kulturgunean

19:30 Zinema helduentzat: El Escandalo, Bastero Kulturgunean.

 

Amasa-Villabona

Martxoak 6, ostirala

20:30 ‘Evaren alaba’ kale-antzerkia, elizatik abiatuta.

 22:30 Sahrijai kultur ekintzak ekimenaren eskutik: Keu Agirretxea eta Eneritz Furyak. Sarrerak 5 euro balio du eta kontzertuak Aljibean izango dira. Atea 22:00etan irekiko da, eta ordu erdi geroago ekingo diote kontzertuei.

 

Martxoak 7, larunbata

20:00 Obauba eta Oroith abesbatza gazteen kontzertua Jesusen Bihotza elizan.

19:30 eta 22:00 Zinema helduentzat: Parásitos, Gurean.

 

Martxoak 8, igandea

17:00 Zinema gaztetxoentzat: Volando juntos, Gurean.

19:30 Zinea helduentzat: Parásitos, Gurean.

 

Asteasu

Martxoak 7, larunbata

Hauspotuz Tolosaldeko trikitixa elkarteak antolatu du festa Asteasuko Udalaren laguntzarekin. Hauxe egitaraua:

11:30 Harrera herriko bertsolariekin.
Ondoren, hamaiketakoa.
Jarraian, kalejira Asteasun barrena.
14:30 Bazkaria Iturri Ondo jatetxean. Ondoren, erromeria.

 

Larraul

Martxoak 6, ostirala

21:00 Emakumeen afaria. Larraulgo ostatuan elkartuko dira emakumeak. Afarian izena emateko 691 197 574 telefono zenbakira deitu behar da.

23:00 ‘Bakean dagoena bakean utzi’ Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkeztuko dituzte. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia bezalako gaiak hartuko dituzte hizpide ordubete inguruko emanaldian. Kritika eginez, deseraiki eta barre eginez bazterrak zirikatzen dituzte.

 

Zizurkil

Martxoak 8, igandea

10:15 Donostiako manifestaziora joateko elkartuko dira emakumeak, tren geltokian.

Aiztondo

Martxoak 7, larunbata

16:15 Tolosadeko emakumeon* martxa. Anoeta aldera abiatuko dira Aiztondo eskualdeko emakumeak, Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik.

Martxoak 8, igandea

12:00 Giza katea Villabona eta Zizurkil arteko zubietan.

17:00 Mosaikoa. Ondoren, antzezlan laburra Errebote plazan.

18:00 Mobilizazioa Donostian.

18:30 Merienda musikatua. Dudik-P taldea, Errebote plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!