Azkar eta ondo erantzutea, horixe da lehiaketaren gakoa. Egunero-egunero hamar galderako sorta erantzun behar izaten da. “Aiurri” taldean ikus daitekeenez, maila handiko lehiakideak daude.
Arrakasta handiko ekimena
Taldea sortuko zela iragarri eta ordu gutxira parte hartze handia lortu zen. Dagoeneko “Aiurri” taldea 300 partaidetik gertu dago.
Aurreko astean iragarri bezala, hiru astez jarraian sariak banatuko dira:
- Martxoak 16, astelehena. Martxoak 9-15 asteari dagokion sari bikoitza. Gosariak Andoaingo Arruti gozotegian eskainiko dira.
- Martxoak 23, astelehena. Martxoak 16-22 asteari dagokion sari bikoitza. Gosariak Amasa-Villabonako Amasa kafetegian eskainiko dira.
- Martxoak 30, astelehena. Martxoak 23-29 asteari dagokion sari bikoitza. Laster zehaztuko dugu saria non eskainiko den.
Parte hartzeko aukera zabalik dago. Nola parte hartu?
- Egunean Behin APPa deskargatu behar da parte hartu ahal izateko.
- 'Aiurri' taldean parte hartzeko ESTEKA hauxe da.
- Eskualdeko partaidea izatea nahiko duzula klikatu.
Taldera batu eta joka ezazu, animo!