Atzo, martxoak 8, eguerdiko Zizurkil eta Villabona arteko zubien bueltako katearen ondoren, arratsaldean jarraipena izan zuten Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldiek. Aterki moreak zabalduta, Errebote plazan mosaikoa osatu zuten emakumeek eta borroka feministara batzeko deia egin zuten. Garai eta ogibide desberdinetako emakumeak, atzerriko eta euskaldun, nahiz haiek egindako lanak hizpide izan zituzten ondoren, eskualdeko emakume gazteek eskaini zuten emanaldian.