2020ko Martxoak 8

Denetariko kantuak eskaini zituen Dudik Pe musika taldeak

Ainhoa Arozena 2020ko mar. 9a, 11:04

Martxoaren 8ko egitarauarekin amaitzeko, Aiztondo bailarako emakumeek osatutako Dudik Pe taldeak emanaldi dotorea eskaini zuen atzo iluntzean Berdura plazan. Denetariko kantuen bertsioak: lasaiak, indartsuak..., egungoak, zaharragoak..., euskaldunak, kanpoko lurretakoak... Berdura plazara gerturatu zirenek tarte atsegina igarotzeko aukera izan zuten.

Ustekabea  ere izan zen, haizearen eraginez argiteria eusten zuen egitura eszenatokiaren gainera erori baitzen. Baina ez zen inor zauritu eta indartsu jarraitu zuten musikariek aurrera.

Igaro da martxoaren 8a. Baina Aiztondo bailarako emakumeek osatutako egitarau moreak hilabete osoan zehar jarraituko du indarrean. Jarraian, hilabeteko hitzorduak:

Martxoak 11, asteazkena
Zizurkil
18:30 Irakurketa kluba: 'La Uruguaya' liburua, Monica Leivarekin. Plazida Otaño liburutegia.

Martxoak 13, ostirala
Asteasu
19:00 Zinegoak jaialdiko filmen emanaldia. Udaletxea.

Martxoak 14, larunbata
Zizurkil
09:15 Emakumeentzako irteera. Oñatin barrena bisita gidatua eta Debako Bordatxo jatetxean bazkaria. Irteera ordua: 09:15 herrigunetik, 09:30, Elbarrenatik.

Martxoak 16, astelehena
Amasa-Villabona
19:00 Nerea Barjolaren hitzaldia. Subijana etxea.

Martxoak 17, asteartea
Aduna
19:00 Dokumentala: 'Ahizpatasun hariak'. Liburutegia.

Martxoak 23, astelehena
Zizurkil
19:00 Zinegoak jaialdiko filmen emanaldia. Plazida Otaño liburutegiko gela balioanitzean.

Martxoak 27, ostirala
Larraul
21:00 Zine-foruma: 'Fabricando mujeres. ¿Consumimos violencia?' dokumentala. Ondoren, solasaldia. Antton Amonarriz kulturgunea.

Apirilak 22, asteazkena
Zizurkil
19:00 Tertulia feminista. Plazida Otaño liburutegia.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!