Koronabirusaren zabalkundeari ateak itxi gura dizkio Osasun Sailak eta horretarako neurriak zehaztu dituzte gaur. Umeek, ikastetxera joan aurretik, eta zaharren egoitzetara bisitan doazen lagun guztiek hartu beharko dute tenperatura aurretik, eta 37 gradu izanez gero edo arnasketa arazoak, etxean geratu beharko dute. Zahar etxeetara bisitak murrizteko ere eskatu dute, baina debekurik ez dute ezarri –bakartuta ez badago behintzat–, adinekoendako konpainia oso garrantzitsua dela jakinik.