Koronabirusa

Herritar guztiei zuzendutako gomendioak

Jon Ander Ubeda 2020ko mar. 10a, 07:22

Martxoaren 8tik 9ra 46 kasu gehiago antzeman ziren EAEn, koronabiruseko 144 kasu positibo erregistratzeraino. Horren aurrean, bart arratsaldean epidemiaren hedapena geldiarazteko neurriak indartu zituen Eusko Jaurlaritzak.

Epidemiologiako eta Osasun Publikoko adituen gomendioei jarraituz, herritar guztientzako gomendioak luzatu ditu. Horiek betetzeko “erantzunkidetasuna eta elkartasuna” eskatu dizkie herritarrei.

Hauexek dira gomendioak, (COVID-19) Koronabirus-aren aurrean:

  • Higiene-neurriak hartzea, hala nola eskuak garbitzea, eztul egitean estaltzea edo erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea, gainazalak garbitzeaz gainera.
  • Komeni da sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan ez egotea, edo leku publiko eta jendetsuetara ez joatea.
  • Arrisku-eremu batera bidaiatu eta sintomak izanez gero, etxean egon behar da, eta Osakidetzako Osasun Kontseiluarekin harremanetan jarri telefonora honetan: 900 20 30 50.

37C-ko tenperatura badu edota arnasa hartzeko arazoak antzematen bazaizkio, haurra etxean uztea eskatu dute

Ohar horiez gain, atzoko agerraldian zera adierazi zuten: Egunero haur bakoitzari etxean tenperatuta hartzea. 37C-ko tenperatura badu edota arnasa hartzeko arazoak antzematen bazaizkio, haurra etxean uztea eskatu dute.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!