Hildako pertsonak hiru gehiago dira atzoko egunarekiko: bi Araban eta bat Gipuzkoan. Hortaz, koronabirusaren ondoriozko heriotzak guztira 11 dira Euskadin.
Bestalde, emaitza negatiboa duten probak, hau da, kutsatu gabeko pertsonak, 1.580 dira.
Herrialdez herrialde:
- Araban kasu positiboak 259 dira, Bizkaian 71 eta Gipuzkoan 16. Guztira, 346.
- Ospitalean 11 daude, 6 Araban, 2 Bizkaian eta 3 Gipuzkoan.