Koronabirusa

Aiztondoko Klasika bertan behera geratuko da

Aiurri 2020ko mar. 12a, 16:11

Iazko Aiztondo Klasikoko txirrindularia proba Adunan zegoen helmugara iristen.

Aiztondo Klasikako antolakuntzatik adierazi dute ez dela ospatuko Aiztondoko Klasikoa, Koronabirusa saihesteko hartu beharreko prebentzio neurriak direla eta. Espainiako Kirol Federazioak eman du bertan behera geratzeko agindua. Igandean, martxoaren 15ean, zen ospatzekoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!