Koronabirusa

"Eskola-kirolako jarduerak etetearen erabakia hezkuntza zentro guztietan eskolak etetearen erabakiarekin bat dator"

Aiurri 2020ko mar. 12a, 17:55

Harkaitz Millan Gipuzkoako Aldundian, Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak Eskola-Kirola bertan behera uzteko arrazoiak eman ditu, Kirolak.net webgunean argitaratu den oharraren bidez.

Eskola-kirolako jarduerak etetearen erabakia hezkuntza zentro guztietan eskolak etetearen erabakiaren bat dator. Bestalde, oinarrizko zuhurtasun irizpideak ere hezkuntza zentroei proposatutako neurriarekin bat etortzeko premia adierazten du, prebentziozko osasun neurriak aplikatuz eskola ingurunearekin parekagarriak direnak”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!