Estatu mailan txinar negozioen itxiera fenomeno orokor bilakatu da. Madrilen, esaterako, egun hauetan negozio gehienak itxi dituzte. Batzuk oporrak argudiatuta, besteak prebentzio modura iragarrita... Andoaingo bi negozioak itxita esnatu dira.
Europa Press agentzia harremanetan jarri zen Shengli Chen Pen Espainiako dendari eta enpresarien elkarteko lehendakariarekin, eta honek aitortu du negozioak ixteko erabakia Koronabirusarekin bat datorrela: “Egia da negozio asko itxita daudela, eta horrek birusarekiko kezka handia dela erakusten du. Txinako gobernuak oso neurri zorrotzak hartu ditu, eta horrek hemengoengan eragin handia izan du”.
Beharbada gehiegizkoa izan daitekeela onartzen duen arren, merkatarien eskubidea aldarrikatu du: “Merkatari bakoitzak irekitzeko edo ixteko eskubidea dauka. Ulertzen dugu arrazoiak ezberdinak izan daitezkeela: Eraberritze edo handitze lanak, oporraldia, baina koronabirusaren garapena ere itxieraren atzetik egon daiteke”.
Zumea plazako dendaren atarian agertzen den afitxa.
Kaleberria kaleko dendaren ataria.