Koronabirusa

Bizimodua eraldatzen duen egoera berriaren aurrean

Jon Ander Ubeda 2020ko mar. 13a, 08:38
Andoaingo Anbulatorioa

Koronabirusaren pandemia gutxitze aldera, gizarteak ez ohiko neurriak hartu behar ditu. Ezagutu gabeko egoera berria da, fenomeno global baten ondorioz gertatu dena.

Eskolak itxita, milaka pertsonen egunerokoa berregokitu beharra dago. Osasun erakundeak etenik gabe aholkuak luzatzen ari dira, pandemia geraraztea herritar bakoitzaren eskuan dagoela gogoraraziz.

Aiurriko erredakziotik gaiari lotutako albiste sorta zabaltzen ari gara, Koronabirusari eskainitako atal berezian.

Hurrengo egunetan Aiurri astekaria eta hamaboskaria harpidedunen etxeetara iristarazteko lanean ari gara. Okerrik ezean, argitalpenen egutegiari eutsiko zaio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!