Honako oharra zabaldu dute:
"Covid-19 birusa dela eta, Eusko Jaurlaritzak osasun alarma ezarri du Euskal Autonomia Erkidegoan.
Sagardogile sektoreak Osasun sailaren zein Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraituz, ondorengo erabakia hartu du:
- Prebentzio neurri moduan 15 egunez bazkari eta afari zerbitzuak etetea sagardotegietan.
Harreman eta komunikazio zuzena mantenduko dugu egoera horren aurrean zentzuz jokatuz, gure bezeroen eta langileen osasuna kontutan hartuta.
Sektoreak hartzen dituen erabakien berri ematen joango gara".