Autobusen kasuan, eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan hartu diren ezohizko neurriei jarraiki:
- Ezingo da autobusera aurreko atetik igo, atzeko eta erdiko ateak izango dira sarbide bakarrak.
- Gainera, ez da onartuko eskudirua garraio txartela ordaintzeko eta Mugi txartela ez daukaten erabiltzaileei beharrezko informazioa emango zaie, kiosko eta egunkari saltoki ohikoetan erosi ahal dutela gogoratuz.
- Gidaria isolatuta egongo da, aurreko eserlekuetan jarriko diren zinta batzuen bitartez.
- Edozein zalantza izanda ere, www.lurraldebus.eus edota 943 300 340 telefonoa kontsultatu ahal izango da. Bestalde, Lurraldebus sagardotegietarako zerbitzu berezia bertan behera utzi du, eta baita ere gaueko zerbitzu guztiak.