Koronabirusa

417 kutsatu daude EAEn, eta horietatik 179 ospitalizatuta

Aiurri 2020ko martxoaren 13a

Euskadin, Osakidetzak emandako datuen arabera, COVID 19ko beste 71 kasu erregistratu dira. Guztira 417 kutsatu daude, eta horietatik 179 ospitalizatuta daude. Gainera, 9 pertsona sendatu dira Euskadin: 5 gizon eta 4 emakume.

Hildako pertsonak 14 dira, atzo baino hiru gehiago (hirurak Araban). Lurraldeka, honako hau da banaketa:

  • Gipuzkoan, positiboen kopurua 24koa da. (Horietatik 8 ospitaleratuta daude).
  • Bizkaian, 83 pertsonek eman dute positibo. (Horietako 40 ospitaleratuta daude.)
  • Araban, 310 kasu zenbatu dira (horietatik 131 ospitaleratuta daude).

Sendatutakoak

Gainera, orain arte 9 pertsona sendatu dira Euskadin: 5 gizon eta 4 emakume. Lurraldeen araberako banaketa 4 da Araban eta 5 Bizkaian, eta adinaren arabera: 21-40 urteko 2; 41-65 urteko 5; 65-70 urteko 1; eta 76-80 urteko 1.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!