Elizbarrutiko mezua, Aiztondoko elizkizunei dagokionez

Aiurri 2020ko mar. 14a, 11:39

Agintarien gomendioak jarraituz eta inguruko parrokiekin batera, gaurtik aurrera, meza publikoak bertan behera utziko dituzte Amasa, Villabona nahiz Asteasuko parrokietan, egoera bere onera etorri artean. "Erabaki bera hartu zuten atzo Zizurkil, Elbarrena, Aduna, Alkiza eta Hernialdeko elizek ere", jakinarazi dute elizbarrutiko kideek.

Villabonako eliza, otoitza pertsonalerako zabalik egongo dela ere iragarri dute; astelehenetik larunbatera arratsaldeko 17:00etatik 19:30era eta, igandetan, 10:00etatik 13:00etara. "Beraz, meza komunikabideen bidez jarraitzeko deia egiten dugu eta otoitza bizitza zaintzea, Garizumako bidean baikaude. Gogoan izan ditzagun otoitzean gaixoak, sanitarioak eta agintariak".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!