Koronabirusa

Euste neurriak indartzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak

Jon Ander Ubeda 2020ko mar. 14a, 13:40

Agindu gehigarriak “biztanleriaren osasunerako arriskuak bere horretan dirauelako”. Neurriak, hauexek:

  • Adinekoen eguneko zentroak itxi.
  • Zentroetan bisitak galderaztea, salbuespenak salbuespen.
  • Edozein motatako jarduerak bertan behera utzi gizarte, kultur, kirola eta erlijio mailakoak.
  • Distantziak bermatzea, Metroan eta antzekoetan.

Bihar indarrean sartuko da, dekretu bidez. Baina gaur aplikatzea gomendatu du Urkulluk, 15 eguneko indarraldia izango duena: “Garrantzitsua da Osasun Sailaren agindua zorrotz eta eragikortasunez betetzea. Ezinbestekoa da Koronabirusari eusteko eta biztanleriaren osasuna bermatzeko”.

Euskadiko Babes Zibileko Planaren aholku batzordeak bilera egin du

Jaurlaritzak bidalitako oharraren arabera, koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko lehen bilera egin da.

Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI) atzo aktibatu zen. Iñigo Urkullu lehendakaria izan da bileraren buru, eta bertan izan dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkoreka, Osasun sailburu Nekane Murga, Segurtasun sailburu Estefanía Beltran de Heredia, Gobernuaren Ordezkari Denis Itxaso, hiru lurralde historikoetako Ahaldun Nagusiak, Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria eta Markel Olano, eta Eudeleko Presidente Gorka Urtaran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!