Koronabirusa

Balkoira ateratzeko hitzordu ezberdinen mezuak zabaltzen ari dira

Aiurri 2020ko mar. 14a, 14:26

Gaurko iluntzea eta gaua martxosoa izango dela dirudi. Sareetan mezu ezberdinak zabaltzen ari dira, kantuan aritzeko eta osasun arloko langile guztiak omentzeko. Jasotako mezuak:

“Gaur, iluntzeko 20:00etan, Euskal Herriko herri guztietan leihora aterako gara "Txoriak txori" kantatzera. Bukatzean txalo zaparrada. Gora gu ta gutarrak!

Hegoak ebaki banizkio, neria izango zen, ez zuen alde egingo.
Baina horrela, ez zen gehiago txoria izango, eta nik txoria nuen maite.
Laralarala...”.

__

“Gaur larunbata, Martxoak 14, gaueko 22:00etan osasungintzako langile guztiak omenduko ditugu: Gure esker ona azaldu eta indarra bidaltzeko txalo zaparrada bat ematera aterako gara gure etxeetako leiho eta balkoietara!!”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!