Koronabirusa

Elizkizunik ez da izango

Aiurri 2020ko mar. 15a, 08:14

Gaur igandea da eta mezara joateko ohitura duenak ateak itxita aurkituko ditu. Santa Krutz elizan eta San Martin elizan oharrak jarrita daude: "Eliza honetan ez da mezarik izango. Besterik esan arte, ez astegunez, ez igande edo jaiegunez".

Alarma Egoeran daude eta horrek murrizketa sakonak eragiten ditu, baita sinismen erlijiosoekin lotutako ekitaldiei dagokionez. Ikusita, gainera, adineko jendea dela elizara doana alarma areagotu egiten da. Arrisku taldea baita, Koronabirusaren aurrean.

Santa Krutz elizaren atarikoa:

San Martin elizaren atarikoa:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!