Gaur igandea da, eta ohiturazko jokabideak bertan behera geratuko dira. Geroz eta gutxiago doaz, baina, kristauentzat meza iganderoko hitzordua da. Itxiera mugagabea izango da, ez baita mezarik egingo ez aste egunez, eta jai egunez ere. Erlijio mailako ekitaldiak bezala, kirol eta gizarte mailako hitzorduak bertan behera geratu dira. Baita Basteroko iganderoko zinema emankizuna ere.
Familia mailako zenbat bazkari egiten dira elkarte gastronomikoetan. Dekretuak horien erabilera galerazten du, eta Andoainen hainbat elkarte dekretuaren iragarpenari aurrea hartu eta itxiera erabaki zuten.
Isolamendu egoeran familia guztiak etxe barruan egotera behartuta daude. Baina badira egoera zailean bizi diren herritarrak. Premiazko beharrak asetzeko laguntza behar duten familiak, esaterako. Haiek ez ditu Caritasek ahaztuko, eta zerbitzua moldatu beharko badute ere, elikagaiak banatzen jarraituko dute.
Adinean gora doazen pertsonei begira, Andoainen herritar talde bat antolatu egin da eta laguntza emateko prest agertu da.
Elkarri laguntza emateko garaia da. Osasun arloko prebentzio neurriak hartu behar direla ahaztu gabe.