Gaur, martxoak 17, gaueko 21:00etan indarkeria matxistaren aurkako kazerolada egingo da etxetik

Aiurri 2020ko mar. 17a, 17:21

Konfinamenduaren lehen 48 orduak igaro baino lehen, gizon batek bere 74 urteko ama hil du Soraluzen. Astebete baino gutxiagoan hiru emakume hil dituzte Euskal Herrian. Horri guztiari erantzun emateko eta salatzeko, gaur kazerolada egingo da etxeko lehio eta balkoietan gaueko 21:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!