Egunean behin Aiurri

Bigarren asteko lehiaketa martxan, sari eta guzti

Aiurri 2020ko mar. 18a, 09:47

Egunean behin lehiaketa ezaguneko “Aiurri” taldean lehen asteko bi saridunak erabakita gelditu dira. Aste honetan beste 2 gosari zozketatuko dira aste osoan zehar parte hartuko lehiakideen artean.

Arrakasta handiko ekimena

Dagoeneko “Aiurri” taldea 385 partaidetik gora gara.

Aurreko astean iragarri bezala, hiru astez jarraian sariak banatuko dira:

  • Martxoak 23, astelehena. Martxoak 16-22 asteari dagokion sari bikoitza. Gosariak Amasa-Villabonako Amasa kafetegian eskainiko dira.
  • Martxoak 30, astelehena. Martxoak 23-29 asteari dagokion sari bikoitza. Laster zehaztuko dugu saria non eskainiko den.

__

  • Martxoak 16, astelehena. Martxoak 9-15 asteari dagokion sari bikoitza. Gosariak Andoaingo Arruti gozotegian eskainiko zaizkie 'Beñat'i eta 'Ugaitz'i.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!