Udaleku irekietarako begirale deialdian izena emateko epea luzatu dute

Aiurri 2020ko mar. 26a, 15:40

Aduna, Larraul eta Alkizako udaleku irekietan begirale lanak egiteko izen-ematea zabalik dago. Epe berria finkatu dute eta, interesa dutenek, apirilaren 5a arte eman ahal izango dute izena. Horretarako, honako baldintza hauek bete beharko dira: 

  • 18 urte beteta izatea.
  • DBHko titulua izatea.
  • Euskara ulertu eta hitz egitea.
  • Elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea.
  • Kurrikuluma eta agiriak aurkeztea.

Kontuan hartuko da:

  • Aisialdiko Zuzendari titulua/ Aisialdiko Begirale titulua.
  • Ikasketak.
  • Prestakuntza ikastaroak.
  • EGA.
  • Lan esperientzia.

Kurrikulumak bidaltzeko, aterpeak@urtxintxa.eus helbidera idatzi behar da, Aiztondoko Udalekuak izenpean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!