Koronabirusa

Kutsatuta daudenen kopurua, herriz herri

Aiurri 2020ko mar. 20a, 13:47

Osakidetzak buletinean herriz herriko datuak zabaldu zituen koronabirusaren eta kutsatuak daudenen inguruan. Gaueko 20:00tan emandako datuen arabera, Villabonan eta Urnietan kasu berri bana antzeman ziren:

Andoain: 3 | Amasa-Villabona: 3 |
Urnieta: 1 | 
Asteasu: 1 | Zizurkil:1.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gora egin du nabarmenki koronabirusas kutsatutako biztanleriaren kopuruak. Oraindik ere, Araba da Covid-19 birusagatik gehien kaltetu den lurraldea (621 kutsatu). Bizkaian ere kutsatuek gora egin dute (393). Bestalde, Gipuzkoan ere gorakada egon den arren, gutxien kaltetutako lurraldea izan da 176 kutsaturekin. 

Gehitu beharra dago, kutsatuen gehiengoak 40 urtetik gorakoak direla; 19 urtetik azpiko kutsatuak soilik Euskadiko biztanleriaren %3,2 hartzen du.

Herriz herri koronabirusagatik kutsatutako pertsonen kopurua:

  • Andoain: 3 positibo.
  • Villabona: 3 positibo.
  • Urnieta: 1.
  • Asteasu: 1.
  • Zizurkil: 1.
  • Aduna eta Larraulen ez dago kasurik

Informazio gehiagorako sartu estekan (Eusko Jaurlaritzako datuak).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!