Euskadin hildako lehen erizainagatik argiekin balkoira irteteko proposamena zabaldu dute

Aiurri 2020ko mar. 19a, 18:45

Gaur Euskadiko lehen erizaina hil da koronabirusagatik. Litekeena da ohiko ehorzketa ez edukitzea; beraz, gaueko 21:00etan balkoira kandelarekin edota mugikorreko argiarekin irteteko deialdia zabaldu dute hildakoaren senitartekoak babestuta sentitu daitezen.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!