Asun Dominguez akademiatik adierazi dutenez, "medikuen eta farmazialarien aholkuei jarraituz sortu dugu diseinua, aurpegia ondo estaltzeko, kokotx ingurutik hasita belarriraietaraino eta begietaraino. Ez du %100 babesten, baina birusa guregandik zabaldua izatea ekiditzen du infektatuta egotearen kasuan".
Telazko maskarilla ondo desinfektatu behar da erabilera bakoitzean: "Ur irakinean eta lixibarekin eduki behar da bost minutuz gutxienez".
Maskarilla egiteko materiala
- Kotoizko tela lodia (izararena erabili daiteke). A4 tamainuko lau geruza kapa ipini behar dira, 45x30 zentimetrokoak.
- Zentimetro bateko goma, 28x24 zentimetroko bi tira. Goma eduki ezean lokarriak erabil daitezke.