On-line bertso saioa egingo dute Julio Soto, Aitor Mendiluze, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariek

Aiurri 2020ko mar. 20a, 15:17

Aiurrik ere bertso-katea hasi zuen duela hiru egun Twitter bitartez, eta jada 100 bideotik gora jaso ditugu. Horre gain, #BertsoVid19 traola joera izan da Euskal Herrian.

Bihar 19:00etan, Jitsi bideokonferentzia plataforman sartu eta onlineko bertso-saio berezi batez gozatu ahal izango da, kuarentenaren monotonia apurtzeko. Esan bezala, Julio Soto, Aitor Mendiluze, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariek hartuko dute parte eta Unai Elizasu izango da gai jartzailea. 

Jitsi.org doako bideokonferentzia plataforma da, erabil erraza eta erregistrorik behar ez duena. Esteka hau sakatuta zuzenean eramango gaitu saioa egingo den orrialdera: https://meet.jit.si/bertsosaioa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!