Covid19 | Datuak egunez egun

Kutsatutakoen kopurua, gaurko egunez

Aiurri 2020ko mar. 21a, 14:55

1.725 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta Euskadin. Andoainen kutsatu bat gehiago dagoela adierazi du Osakidetzak, gaur zabaldutako txostenean.

Andoain: 4 | Amasa-Villabona: 3. 
Urnieta: 1 | Asteasu: 1 | Zizurkil: 1.
Aduna: 0 | Larraul: 0.

 

Datuak Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari eta koronabirusaren mahai teknikoko kide Mikel Sanchezek eman ditu, Eusko Jaurlaritzak egunero eskaini ohi duen agerraldian.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gora egin du nabarmenki koronabirusak kutsatutako biztanleriaren kopuruak. Oraindik ere, Araba da Covid-19 birusagatik gehien kaltetu den lurraldea (801 kutsatu). Bizkaian ere kutsatuek gora egin dute (651). Bestalde, Gipuzkoan ere goraka doa (273).

Informazio gehiagorako sartu estekan (Osakidetza).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!