Pedro Sanchez presidenteak eman du luzapenaren berri, estatuko autonomietako buruzagiekin telematikoki burutzen ari den bileran. Horretarako, baina, Kongresuaren baimena beharko du lehendabizi. Era horretan, larrialdi egoerak Aste Santua ere hartuko du. Sanchezek adierazi duenez, “larriena iristeko dago, eta osasun krisiak frogan jarriko du daukagun gaitasun guztia hurrengo egunetan”.